BASKISTAN: Roscoe Holcomb.

RoscoeRoscoe Holcomb ‘The High Lonesome sound’
Utzi zure burua Kentucky ekialdeko Appalachia mendien eskualdera bidaiatzen, Daisy izeneko herrira zehazki. Bertan etxeko arkupean esertzen zen Roscoe Holcomb, bere gitarra edo banjoa hartu eta inguruetako doinuak kantatuz modu batean guztiz talka egiten zuena orduko modernidadearen haizeekin. Bob Dylanek esan zuen, “… badu otzandugabeko kontrolaren zentzu berezi bat, onenetako bat izatea egiten duena.” Holcomb-ek ez zuen inoiz profesionalki grabatu, ez eta nahi izan ere, bere nahia desagertzen ari zen tradizio bati jarraipena ematea zen. Zorionez, John Cohen-en grabaketek bere musika zabaltzeko aukera eman zuten.

BIGARREN ZATIAN
Irlandako Armagh konterriko Paul Bradley arrabitaria bere ‘Atlantic Roar’ diskarekin. Paddy Moloneyk ekoiztutako ‘Fire in the kitchen’diskak, Quebec, Cape Breton eta Ternuako eskoziar tradizioko musika jasotzen du, horien artean Leahy taldearena. Cara Dillon irlandako ahots gazteen artean arrakastatsuenetako bat dugu, bere ‘Sweet Liberty’ diskarekin.

Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Africando, Afrikako saltsa musika

og. Aza 9 , 2006
Hasieran, The Cherry Bopers taldearen musika entzun dugu, Bilbotik funky musika egiten duen taldea. Gero, musikari berberez musika ezberdina egiten duten bi talde izan ditugu: Urgabe (rock esparruan) eta Korrontzi (folk esparruan). Euskal Herritik Ingalaterrara joan gara country musika entzutera Alan Tyler eta bere taldearen eskutik. Gainera, esan beharra dago […]

Honekin lotuak