Urteari hasiera emateko, hiru zatitan banatu dugu saioa. Lehenengoan, James Brown zenari eta urtarrilaren 8an 60 urte bete dituen David Bowieri omenaldia. Saioa bukatzeko, zuzeneko iradokizunak: Ostiral honetan, Detroitetik The Mugg eta The Paybacks taldeak Bilboko Kafe Antzokian eta Jim Morrisonen The Doors taldeko kideek osatu talde berria Donostian, […]

    Gaurko saioan, joan den urteak utzi dizkigun zenbait nobedade entzuteko aukera izango dugu: Betagarriren azken diskoa (Hamaika gara), Bide Ertzean taldeak egindako Non Dira diskoa eta Nomada Tx-en azkena. Suediatik El perro del Mar proiektua (irudian), Danielson-en musika edo Lambchop entzungo ditugu, besteak beste. Saioa DESKARGATU. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla070110.mp3

    Gaurkoan, Iñaki Barzenak etxebizitzen arazoa izan du aztergai baita horri lotuta dauden zenbait arazo ere. Bilboko Zorrotzaurren hasi eta mundu mailan gure bizimoduak sortzen dituen hainbat arazoren berri ekarri digu EHUko irakasle eta Ekologista Martxan taldeko kide horrek. Solasaldi deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/inakibarzena070108.mp3

Logela multimediaren lehenengo proiektu musikala Mokaua du izena. Hamaika abesti bildu dituzte cd batean eta DVDan logela multimediak azken urteetan egin dituen lan aipagarrienak, break on stage break dance lehiaketarako egin diren bideoak, motoi grafitiak, zuzenekoak eta sormen esperimentalak biltzen dira.Logelaren proiektu berria ezagutzeko Ander Garaizabal izan da gurean. Kirmen […]

    2007ko lehen emanaldi honetan eta Izaskun lagunaren faltan Ekaitz, “Medius” eta “Apolo” elkartu gara. Euskal ekipoek Espainako ligan daramaten ibilbidea aztertu eta eskuz binakako txapelketaren hasiera komentatu dugu. Hemen dituzue gure iritziak: DESKARGATU. Urte berri on!. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kiroldegia/kiroldegia070108.mp3