Gaurko saioan musika izan da nagusi. Gor diskoetxeak Aurtengo Gorakada bilduma aurkeztu digu. Urtero uda heltzear dagoenean Nafarroako diskoetxeak musika bilduma aurkeztu izan du, zigiluak ezagutzera eman dituen taldeen erakusleihoa izan da. Jasotako banda eta kantuen zerrenda errepasoa egin dugu Antonio Goñirekin batera. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis080602.mp3

Bilbon eta Gernikan, besteak beste, pasa den astean 2. Ekozinemaldia burutu zuten, Ekologistak Martxan taldeak antolatuta. Bertan Zor ekologiko eta energiaren inguruko hainbat pelikula eta hitzaldi izan ziren. Azken egunean, maiatzaren 30ean, “Soberanía violada” filma ikustez gain Bilboko Ekoetxean bildu zirenek pelikula horren zuzendari Gilda Roaren hitzaldian parte hartzeko aukera […]