Kuriosoa bada ere Klasikoen artean agertzen zaigu oraingo honetan musikari Britaniarra, bere azken lana klasikoa izan baita: “Music of the Spheres”. Bere iritziz, Rock munduan ez baitago ezer berririk sortzerik. Kritika ugari jaso izan du lan honek, beraz hona hemen zeure iritzi propioa eratzeko aukera. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. […]

Jugatxek hamar urte inguru darama CEAR-en asilo eskaeraz eta bestela laguntza bila etorritakoei erantzuten.Arazoak hainbat adar dauzka eta irtenbideak konplexu samarrak. Gero eta hedatuago diren topiko arrazistak desmontaatzeko datuak ugariak dira, dana dala. Ez omen digute lana kenduko, ez eta gure lan-baldintzak kaltetuko. Kalean pegamentoari ekiten ikusten ditugunean, gutxi batzuk […]

Joan den astean hasitako bideari jarraituz, gaurko irratsaioaren bigarren zatian berriz hartu dugu Estatu Batuetako herri musikaren bilduma oparoa dakarren “Song of America” disko hirukoitza eta XIX. eta XX. mendeetako kantu oso ezagunak zenbait bertsiotan entzuten jardun dugu. Horrezaz gainera, ibilbide musikal handia egin dugu kontinente askotan barrena. Afrikatik abiatu […]

Euskal Herriko zenbait proposamen interesgarri eta berri ekarri ditugu gaur saiora, hasteko Soilik taldea, bere lehen diskoa atera berri dute (Ilun) eta diskoaren izenak adierazten duen bezala giro ilunak dituzte maite. Segidan Esne Beltza, Xabier Solano trikitilariaren proiektu bero eta berria Made in Euskadi izeneko diskoarekin, eta Samar, Iban Nikolai […]

Josu Larrinagaren ustez asko hitz egiten da AHTri buruz, baina erakunde publikoek ez dute horretaz eztabaidatu nahi, ezta informatu ere. Orain arte horri buruzko egindako ikerketek argi erakusten dute EAEko hiritar askok oso gutxi (edo ezer ez) dakitela, hiriburuetan batez ere. Informazioa zabaltzeko eta beharrezkoa den eztabaida bultzatzeko, hilaren hasieratik […]

Maiatzari dagokion Deustualdeko Prest aldizkaria (81.a) izan du hizpide hilabetekari horren zuzendari Hektor Ortegak. Monografikoa, artikulu nagusia, Deustuibarrako Ur Artea taldeari eskaini diote, aisialdirako talde horrek 20. urteurrena bete berri baitu auzoko ume eta gaztetxoekin. Hilaren hasieran egindako Arangoitiko Euskal Jaia ere aipatu du, euskara sendotzen ari dela gaineratuz: bazkarian […]

Gaur Piperpolisen Saioa Olmo izan da gurean. Disonancias proiektuaren inguruan solasaldia izan dugu. Disonancias ekimenak artistak eta Euskal Herriko enpresa berritzaileen artean kolaborazioak sortzen ditu. Arantza Mendiharat disonanciaseko koordinatzaileak  proiektuak azaldu dizkigu. Informazioa gehiago; www.disonancias.com. Bestetik Jon Trolloperen kapitulu berria izan dugu. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis080526.mp3

Ipuinzalea dugu Bego, eta hortik datorkio ipuin-kontalari gisa ibiltzea azken hamartsu urteetan. Ipuinak bizi du eta horixe du bizibide. Ipuinak eta kontaketak, helburu handirik gabe egindakoa izanda ere, sakon eragin dezakete entzulearengan: entzuteko gaitasuna, barneko irudiak sortzekoa, berbarakoa, sentipenak mugiaraziz, norbere burua hobeto ezagutaraziz,… eta baita kontalariarengan ere eragin handia: […]