Asteon, denetik, botikan lez, baina dena berri! Iparraldetik hasita,Amaia Riouspeyrous, Xabaltx,Pantxoa ta Peio (40 urte!) eta hegoaldera, Sexty Sexers, Norman, Petti eta Barrence Whitfild…Binilo Tenpore tartean JA Artzeren lehenengo txalaparta grabazioa! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Eguna: 2010-01-21
Gaurkoan segida kronoligokoa eman dio Pedro Elias Igartiuak joan den astean hasitako monografikoari, Sister Rosetta Tharperi buruzkoari alegia. Aukeratutako kantu guztiekin ezin argiago gelditzen da zenbaterainoko indarra zeukan emakume honek, gospeletik bluesera errazki pasatzeko gai zen musikari handi honek. Monografikoaren aurretik beste gonbidatu hauen musika ekarri dugu gure Soinugelara: Ramon […]
Gaurkoan, bi kontzeptu horiek jorratu ditu Igor Erauzkin sexologoak. Kontzeptuak azaldu ondoren, Igorrek praktikan izan ditzaketeen aplikazioak aztertu ditu. Bukatzeko, kontzeptu horiek txarto eramanez gero gaixorik egotera eraman ahal duen galdetuta, honako hau sexologoaren erantzuna: “izan leike, baina hitz potoloa da gaixotasunarena”. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Arrangoitzeko kantaria izan dugu gurekin eta K. Antzokian egin azken “Lagun artean kantari” emanaldiari buruz jardun dugu; halaber esku artean duen diska berrirako egitasmoa ere aipatu digu Anddek. Ipar Euskal Herriko zenbait gai ere kontuan hartu ditu: AHTren inguruko kontuak edota helduden martxoan izanen diren hauteskundeak. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu […]
