Horren inguruko Jardunaldiak antolatu ditu EGKk (Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak) aste honetan Bilbon eta Gasteizen. Joseba Arbaiza geografoaren ustez, hasteko Lurralde antolamenduaren gaurko egoera, gatazkak eta erronkak aztertu behar dira. Lurraldea antolatzeko eredua aldatzea posible dela esan digu Josebak, hiritarron parte.hartzearen bitartez. DESKARGATU HEMEN !!!!!!

 Herman Melvillen Moby Dick nobelako hiru atalek osatzen dute saio hau. Atalok aukeratzean, gehienetan aipatzen ez den nobela honen ezaugarri bat hartu dugu aintzat, alegia, gizarte heteronormatiboak Melvillen garaian nahiz gurean gizonei inposatzen dizkien estereotipo eta arauak hausten dituen genero adierazpena. Entzule edo irakurle bakoitzak erabakiko du ea orri hauek […]

Nekazarien borrokak, Biodibertsitatea, Lurraldea eta Elikadura burujabetza izeneko Zinemaldia antolatu du Mundu Bat GKEk, nekazarien munduko ikuspegi desberdinak emateko asmoarekin. Hilaren 15, 16, 22 eta 23an izango dira Bilbon; Amurrion eta Barakaldon ere zenbait pelikula ikusgai izango dira, Joseba Martin Mundu Bateko kideak kontatu digunez.  DESKARGATU HEMEN !!!!!