Bai, krisi garaian diru gutxi eta dirurik ez CDak erosi edota ADSLa ordaintzeko, baina bai biniloak erosteko! Azkenaldian ere Bilbo-ko merkatutxoetatik ibili gara disko bila eta aurkitu ditugu batzuk. Orain dela gutxi joan zaizkigu Donna Summer eta Bee Gees taldeko Robin Gibb eta berreskuratu ditugu euren disko merke pare bat […]
Eguna: 2012-05-22
Kepa Enbeita, “sutearo”ko kudeatzailearekin egon gara eta baserrietako kalteei erantzuteko elkar laguntza erakundea dela azaldu digu; historia, bilakaera, egungo egoera, dituen berezitasunak… Gurea den eta gure ondoan dagoen mundu oso baten ikurra, nahiz eta hiriburuan gutxi ezagutzen dugun DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan da. DESKARGATU HEMEN
Larria. Luis Guridiren ustez Europako Banku Zentralak Espainiari (eta Italiari) lagundu behar dio, bestela, hile gutxi barru egoera oso larria izan daiteke. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan Irulegiko Irratiko Pantzo Irigaraik lau berri ekarri dizkigu. Hasteko, pasa den astean Eñaut Larralde hil zela kontatu digu. Gero, Eskual Kantu Txapelketaz aritu da. Naia Lacroix gose-greban dagoela ere esan digu, eta bukatzeko, Pirinioetan mendi ibiltariekin arazoak direla komentatu du. DESKARGATU HEMEN
