Duela gutxi bukatu da Lurralde Antolaketako artezpideei alegazioak egiteko epea. EAEko hainbat gizarte eragile, elkarte, sindikatu eta abarrek alegazioak egiteaz gain Gidalerro alternatiboak aurkeztu ditu, Iratxe Arriolak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2012-07-13
Horren aurka, Kalea guztiona da Plataformak helegitea aurkeztu zuen, baina EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du. Azken bolada honetan, aipatu Ordenantza dela kausa, hainbat ekitaldi bertan behera utzi ditu Bilboko Udalak, Sabin del Badok azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Ferran Adriá sukaldaria. Asteko gaia “Baserritik kanporatuak” da eta Erdiko Kaieran Itxaso Martin idazlea dugu. Tokikomeko presidente Inazio Mujika ere elkarrizketatu dute eta gehiago kontatu digu Mikel Asurmendik gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Aste honetako ikastaroekin hasi baino lehen, Idoia Torregaraik pasa den astean Baionan UEUko 40. urteurrena dela medio egindako ospakizuna kontatu digu. Gero, Eibarren zer izan dugun azaltzeaz gain, datorren astelehenean Iruñean hasiko direla esan digu. DESKARGATU HEMEN
Hasteko bost aste falta direla, Bilboko Konpartsak aspaldian hasi dira motorrak berotzen. Aurten, Bilbon ere, murrizketak izan dira eta horiek kontzertuetan izango dute eragina. Konpartsen eledun Itziar Villafañez izan dugu solaskide eta, kontatu digunez, besteak beste Txikigunearekin ere arazoak izan dituzte Azkuna alkatearekin. DESKARGATU HEMEN
