Hasierako ordu erditxoa Jackson 5 taldearekin eman dugu, bide batez Michael Jackson-en “Bad” diskoaren 25garren urteurrena “ospatuz”. Gure iritzia: “Bad” diskoaren izenak oso ondo definitzen du diskoaren edukin musikala… Eta azkenean ordu bat egon gara Curtis Mayfield-ekin. Soul, Funk, Disco, Soinu Bandak, the Wailers… DESKARGATU! (nahi badozu…)
Eguna: 2012-09-25
Gaurkoan EILAS sindikatuko Emakume Idazkaritzako Ana Perezek hitz egin du gai honetaz. Greba egiteko hamaika arrazoi direla kontatu ondoren, Hezkuntzan pairatzen ari diren egoera azaldu digu Anak. DESKARGATU HEMEN
Azken bolada honetan zenbait euskal preso politiko atera dira kalera; are gehiago, datozen hileetan dozenaka atera daitezke, baina nola egongo dira horiek behin ateraz gero? Harrera elkarteko kide Fernando Etxegaraik kontatu dizkigu elkarte eta egitasmo honen xehetasunak. DESKARGATU HEMEN
