Udako Ikastaroen 40. urteurrenaren oihartzuna oraindik desagertu ez denean, UEUk bere Udazkeneko Ikastaroak aurkeztu berri ditu. Hamahiru izango dira urritik abendua bitartean, Eibarren eta Iruñean egitekoak Mari Karmen Meñikak azaldu duenez. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org gunean. DESKARGATU HEMEN
Hilabetea: iraila 2012
Zortzigarrena hain zuzen, egun hauetan ospatzen ari dena. Horretarako, egitarau interesgarria prestatu dute, ekitaldiez josita Itzubaltzetako Gazte Asanbladako Anek kontatu digunez. Azken bolada honetako arazorik larriena Getxon izaten diren uholdeei lotuta dute. DESKARGATU HEMEN
Astelehen honetan hasi eta datorren igande bitartean hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilboko Errekaldeberriz Auzo Elkarteak, duela 50 urte borrokan hasi zirela gogoratzeko: eskola, semaforoak, plaza, Kukutza… Igor Ahedok kontatu digunez “lortutako guztia borrokaren bitartez lortu dugu”. DESKARGATU HEMEN
Bilboko Elkarlan euskaltegiak 2012-13 ikasturteari ekiteko prest daudela aipatu digu JuanKar Murillo-k bertakoen bozeramaileak. Euskararen munduan ibiltzeko eta erabiltzeko gogoarekin bazaude, Elkarlan osatzen duten Bilbo Zaharra, J. Mateo Zabla eta G. Aresti euskaltegiek mota guztietako aukerak eskaintzen dizkizute. Murgil zaitez euskararen munduan eta goza ezazu gure hizkuntzarekin! Ez zaizu damutuko! […]
Bai, gaur hasten gara, orain, Ibaizabal magazinearen ikasturte berriarekin. Oraingoz 2 ordu egingo ditugu, 10:00etatik 12:00etara baina joango gara edukinak gehitzen… eta Bilbo Hiria Irratiaren 15 urteak ospatzen!!!
Oporretan ibili gara baina ez diogu diskoak erosteari utzi eta udan erositako diskoen aukeraketatxo bat egin dogu. Hona hemen joko zerrenda: 1. RAY CHARLES Hot Rod 2. ROBERT PARKER Barefootin’ 3. RAY CHARLES Talkin’ ‘Bout You 4. PEGGY SCOTT & JO JO BENSON Soulshake 5. ARETHA FRANKLIN Eleanor Rigby 6. […]
