Izaki Gardenak deituriko taldearen bisita izan dugu. Bertako sortzailea den Jon Basagurenek taldea aurkeztu eta kantuen istorioak kontatu dizkigu. Sexty Sexers, Neubat eta Akatu taldeetako musikariek osatzen dute taldea; pop, rock eta country musikak dira ardatza. Saio deskargatzeko klikatu HEMEN
Eguna: 2012-11-12
Pasa den ostiralean, Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuen Barakaldon, bere etxetik kaleratzera etorri zitzaizkionean. Gotzon Hermosillak etxegabetzeen eraginak aztertu ditu, baita Barakaldon egunotan dabilen haserrea kontatu ere. DESKARGATU HEMEN
Horrekin hasi baino lehen, Aurore Martinen afera komentatu du Patxi Gaztelumendik. Gero, larunbateko manifestazioa aztertu du, bakerako eta normalizaziorako bidean beste urrats bat izan dela gaineratuz. DESKARGATU HEMEN
Gaurko txanda Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearena izan da. DESKARGATU HEMEN
