Martxoari dagokiona eta gai nagusia “Funikularrak, tren mendizaleak sokatiran” izenekoa da. Horretaz gain “Erdi Aroko hil eresiak”, “Aztorea basoko akrobata” eta “Euskal kostaldearen pizkundea” artikuluak, eta ohiko Bitakora Kaiera, txangoak, argazkia… Apirilean, Debako eta Zumaiako flishak izango dira gai nagusia, Hektor Ortegak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN

Iñaki Barcena, EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan taldeko kidearekin izan gara; atez- ateko bilketak, errauskailuak. erreziklaia era ezberdinak… egun hauetan berriz ere pil-pilean dauden gaiak aipatu dizkigu; eta halaber zaramaren inguruko kudeaketetan zer nolako interes ekonomiko eta politiko dauden ere aztertu ditu. DESKARGATU HEMEN

Hamabi jarri nahi ditu Eusko Jaurlaritzak Bilbon hain ondo ezagutzen dugun mendi horretan eta kalteak begi bistan daude: 80 metro altuera duten 12 sorgailu, zentral bat, pistak…Horregatik, Mendi Federazioak, talde ekologistak, hainbat udal, Bizkaiko Foru Aldundia, EAJ, Bildu eta abar luze bat kontra daude, Alvaro Hilario kazetariak kontatu digunez.  DESKARGATU […]