Aste honetan ere, Otis Reddingen kantak beste kantari batzuen ahotsekin ekarri dizkigu Pedro Elias Igartuak. Horietaz gain, Christobal de Morales, The Jam edo John Hiatten kantak ere entzuteko parada izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Hilabetea: urtarrila 2013
Aurtengo Abadiñoko S. Blasetan, Emakumeak izango dira protagonistak. EHNE-Bizkaiak antolatuta, otsailaren batean Esti Redondok hitzaldia emango du, “Emakumeak nekazal ereduei begira” lelopean. DESKARGATU HEMEN
… pasa den ostiralean sartu ziren, Ezkerralde eta Meatzaldeko hainbat gizarte eragilek deituta, egoera salatzeko. Orain, 2 zitazio eta 5 zigor administratibo heldu zaizkie, mugimendua geldiarazteko asmoarekin, Portugaleteko Germanek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ostegun honetan Bilboko Udalbatza izango da eta Aitziber Ibaibarriagak azaldu duenez hainbat gai eramango ditu Bildu taldeak. Horrez gain, Matrikulazioa, Eskola mapa eta Soldaten murrizketak komentatu ditu Aitziberrek. DESKARGATU HEMEN
Fakun Aznarezek bi ekarri dizkigu gaurkoan. Alde batetik Txileko Santiagon egindako CELAC bilera; bestetik, Kolonbiako bake-akordiorako elkarrizketak aztertu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozgurenen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
42 lizentzia banatu ditu Nafarroako gobernuak eta, berriro, Euskalerria Irratiari ez dio eman. Irratiko zuzendari Mikel Bujandarekin hitz egin dugu aferaren inguruan. DESKARGATU HEMEN
Aurten 10. edizioa egingo dute, Hegoakek antolatuta, Bilbon hasteko, eta gero Sopela, Sestao, Durango, Donostia edo Errenterian. Filmak, antzerkia, kontzertuak eta gehiago izango dira, Bea Majuelok kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Lelo horrekin Euskal Eskola Publikoaren aldeko kanpaina hasi berri dute Bilboko Ibaiondo barrutian. Besteak beste, plaza gehiago, Emilio Kanpuzanoko zentru berria edo euskara indartzea eskatzen dute, Jokin Alberdik azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Luis Guridik Mendebaldeko ekonomia aztertu du: duela 6 hilabete txarto bazegoen, txarragoa da gaurko egoera: krisi sakona da, Europako (Alemaniako) politika suizidak bultzatuta. Hor langabeziaren datuak, hor defizita, hor Osasun eta Hezkuntza arloetan egindako murrizketak… Egun, tunelaren amaiera ez da ikusten. DESKARGATU HEMEN
