Pedro Elias Igartuak, duela gutxi zendu den Bobby Blue Banden monografikoa egin du lehen orduan. Bigarrenean, berriz, Rodriguez “Sugarman”, The Troggs edo Jack Nitzscheren kantak jarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN1 DESKARGATU HEMEN2
Eguna: 2013-06-27
Garoñako zentral nuklearraren itxierarekin hasi da Iñaki Barcena: teorian, uztailaren 6an egin beharko lukete, baina ematen du azken hitza ez dagoela esanda. Bestetik, Zizurkilen pasa den igandean egindako herri-galdeketa izan du mintzagai, parte hartzeaz eta gardentasunaz hain zuzen. DESKARGATU HEMEN
Gaurko Udalbatza, Virginia Berasategi, Kukutza (ertzain bat zigortuta), eta Parot doktrinaren aurkako elkarretarateza izan dira Aitziber Ibaibarriagak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere Fakun Aznarezek hiru komentatu ditu: hasteko Brasilgo mobilizazioak. Gero, egunotan Kolonbiako Catatumboko nekazariekin gertaturikoa. Eta bukatzeko, duela 11 urte Buenos Aireseko Poliziak Dario Santillan eta Maximiliano Kosteki piketeroak hil zituela gogoratu digu Fakunek. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagoikiona eta azalean Ekainak 28, LGTBen nazioarteko eguna. Pertsonaia Thomas Bidegain da, eta Erdiko Kaieran Oier Gillen dugu. Mikel Asurmendi kazetariak Marinaleda, Greziako telebista publikoa edo “Zarauzko postalak. 36ko gerra” artikuluak ere komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
