Zenbat Gara elkartearen Kurkuluxetan umegunea, datorren ikasturtean garatu nahi dituen hainbat egitasmo ari da prestatzen. Urritik aurrea, Musika Eskola, Antzerki Eskola, Topaketak, pelikula bat, Jaiak eta antzeslan berri bat errealitate bihurtuko dituzte, Koldo Zelestinok esan digunez. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-07-03
Hirugarren edizioa egunotan ari dira egiten Ziortza-Bolibarko udaletxean. Guztira bost hitzaldi dira uztailaren lehen aste honetan; gero, urritik aurrera beste bost egingo dituzte, Joxemari Unzuetak azaldu duenez. Eta igandean, hilak 7, Energia garbiei buruzko Erakusketa egingo dute, Bolibarko Plazan. DESKARGATU HEMEN
Gaur hasi da Eibarren. Hezkuntza gizarte sistematik eta baloreetatik kanpoan dagoen zerbait ez dela esanda, Ane Ablanedok ikastaro horren helburuak, edukiak, metodologia eta gehiago kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Uztailaren batean hasita, iraila bukatu arte luzatuko dira Hego Euskal Herrian. Egoera ikusita, EKAko Jose Luis Segurak hainbat gomendio egin dizkigu, erostekotan burua erabili behar dugula gaineratuz. DESKARGATU HEMEN
