Atzo Barakaldoko BECen 13.500 zalek aukera ona izan zuten saio ona ikusteko eta gozatzeko, Amets Arzalluz txapeldunarekin eta gainontzeko 7 finalisteekin. Aste honetan bertan “Potto” saioa egiten dutenek saio berezia egingo duten arren, Jabi Lauzurikak aperitifa eskaini digu gaur. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-12-16
Astelehen honetatik urtarrilaren 6ra bitartean, hainbat gizarte taldek Herri denda ireki dute Erronda kalean. Josu Vazquezek helburuak, salgaiak, hitzaldiak eta gehiago kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Nahiz eta agintariek temeai jarraitu, AHT indarra eta distira galtzen ari da azken bolada honetan: esaterako, Euskal Y-a, egitekotan, isolatuta geratuko da urteetan; Nafarroan Iruñea-Castejon zatia baino ez dute egingo; hiriburuetako geltoki berriak ez dira hain berriak izango… Josu Larrinagak aipatutakoak eta gehiago komentatu ditu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Ezkerraldeko EH Bilduko zinegotziek, egoera ikusita, proposamen bat egin dute, Ezkerraldean etxerik gabekoentzako Aterpetxea eraiki dadin. Gotzon Hermosillak azaldu duenez, kanpaina hasi dute proposamena gauzatzeko. DESKARGATU HEMEN
