Zatoz gureki ondo pasatzera ze gaur ez dago eskolarik! Ane Monna, Oskola eta Karramarroik Mari jainkosarekin batera, abesti polit bat ikasi egin dugu guztiok batera eta abestu dugu. DESKARGATU HEMEN1 DESKARGATU HEMEN 2
Hilabetea: maiatza 2014
Proposamenez beterik dator gure saioa: Arratia aldera jo dezakegu eta Lapur erreka bisitatatu, sukaldean Ajoarrieroa nafar erara prestatu edota Igerabide adunarraren azken musika lanarekin gozatu; halaber, zergatik ez bat egin 25 urte bete duen Durangoko Berbarokoekin larunbatean egunean zehar eta igandean Ondarruko Antxoa Egunean murgildu? Aukera gehiago ere aurkituko duzu […]
Aste honi dagokiona eta azalean Xabier Montoia eta Mikel Antza idazleak ditugu. Asteko gaia Telebista interaktiboa da, eta Termometroan Josune Ariztondo elkarrizketatu dute. Net Hurbilean “Zorraren ardurak eta festa Parisen” dugu, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Larrun gehigarria komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Espainiako Derfentsa Ministerioak antolatuta, America 66. errejimenduaren erakusketa inauguratuko dute gaur Iruñean, eta horrekin batera horren aurkako jarrera gero eta handiagoa. Horrez gain, Mikel Bujandak Hauteskundeen kanpainaren amaiera, “Mini jobak” Parlamentuan, Ogasuna eta Osasuna futbol taldea, eta Agenda komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Mikel Inunziaga INUN kantari zornotzarrak bere lehenengo bakarkako lana kaleatu berri du; gitarra soilez lagunduta, pop, rock eta ikutu latinoak dituzten kanta landuak dakartza. Debut interesgarria! DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Dr. Deseo, Jabi Muguruza, Rafa Rueda, Ruper Ordorika, Joseba Tapia, Toots & Maytals, Wibur de Paris eta Audienceren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Pedro Elias Igartuak Wilko Jonhson (Roger Daltreyrekin) eta Little Featen kantak jarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Datorren igandean izango dira Europako Parlamenturako Hauteskundeak. Luis Guridik alderdien programa ekonomikoak aztertu ditu: berdintasunak, desberdintasunak eta, egoera kontuan hartuta, aurrera egiteko faltza zaizkien neurriak. DESKARGATU HEMEN
Larunbatean ospatuko dute Eskoletako Landan, Uribarriko Auzolan Koordinakundeak antolatuta. Naia Gomezek egitaraua eta gehiago kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
IFTTT.com-en bitartez, Jabi Asurmendik azaldu digunez. Horrez gain, Jabik Negozioentzako Geolokalizazioa, eta Google-en ere argazkiak, bideoak eta funtzionalitate berriak ere azaldu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Aitziber Ibaibarriaga dimentsio handiago duen berri batekin hasi da, Europako Parlamenturako Hauteskundeekin hain zuzen. Horrez gain, Bilboko Gatzaren Matxinada, Zorrotzaurreko lanak, eta Udal Etxebizitzak-eko langileen egoera komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN