Bai bertsozale, bai! Gozatu, gure oinarrizko bertsolariekin ere goza daitekeela frogatu digute berriz ere Iosuk, Erlantzek eta Apolok. Gaurkoan Hego Uribeko buruz buruko finalera eraman gaituzte hasieran, eta ondoren Arratiara… Gainontzeko informazioarekin batera, asteburuari dagokion agenda hurbila ere entzungai duzu. Goza dezagun gure artistekin!  DESKARGATU HEMEN

Duela 17 urte Bilbo Hiria Irratia hasi zen emititzen. Eta horretan jarraitzen dugu, sasi guztien azpitik eta gainetik garai latz hauetan. Eta 17. urteurrena dela-eta, Bilbo Hiria Irratiak Zenbat Gararen eta Kafe Antzokiaren lagunekin egitarau berezia prestatu du: – hilak 17 (larunbata 22etan) “Jainko txiki eta jostalari hura” K. Antzokian. […]