Gure irratsaioaren lehen egunean Aste Nagusiko hiru ikono nagusiak igaro dira (Marijaiak nahiago izan du isilik jarraitu). Ordu gutxi daramatzate karguekin baina dagoeneko hainbat tragu pasa dituzte. Naxa gunean dugun estudiotik lasaiago hitz egin dute jai hauen hasieraz, baina dexente gehiago kontatu digute Loreto Errastik eta Asier Garciak. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/astenagusia/140817_txupinera_pregoilaria.mp3 […]

Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Igandetik larunbatera 12:00etatik 14:00etara gure estudioa kalera aterako dugu eta ALGARA txosnatik emitituko dugu zuzenean bi orduko saioa. Elkarrizketak, kronikak, agenda iragarpenak, musika… Aste Nagusia euskaraz bizi dutenen lagun eta euren isla  izango […]

Gaurkoan Bilboko Konpartsetako Itziar eta Liherrekin egon gara solasean Aste Nagusiko egitarauaren gainean. Hainbat berrikuntza jaso ditu aurten konpartsek aurkeztutako egitarauak: Arrain Fish festibala, goitibehera jaitsiera, pintxo lehiaketa… Egitarau “ofizial” versus “konpartsena” dikotomia gezurtatzeaz gain, udalarekiko harremanez eta jaian eragina izan ohi duten beste faktoreez ere mintzatu gara beraiekin. Iazko […]

Aurten 20 urte beteko ditu ALGARA konpartsak eta ekitaldi mordoa antolatu du hori ospatzeko. Gauza asko gertatuko dira aurten ALGARA txosnaren karpapean, Zaparrada haur konpartsaz eta Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko emisioaz gain. Algarakidea dugun Eiderrekin solastu gara egitarauaz, jaien hasiearaz, prestaketa lanez eta, noski, 20. urteurrenaz jardunez. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/astenagusia/140812_ALGARA_egitaraua_EIDER.mp3 DESKARGATU […]