Udako Ikastaroen oihartzuna eten ez denean, UEUk Udazkeneko ikastaroak aurkeztu berri ditu. Batzuk Eibarren egingo dituzte eta betse batzuk on-line izango dira. Izena emateko epea zabalik dago, Idoia Torregaraik kontatu digunez. Informazio gehiago ueu.eus gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140929idoiatorregarai.mp3 Deskargatu hemen

Ibarbengoako metro geltokiaren ondoan aparkaleku handi bat eraiki nahi dute. Eta horrekin, Getxoko Andramarin milaka etxebizitza eraiki nahi dituzte. Horien aurka, irailaren 1etik, kanpaldia antolatu dute, hainbat ekitaldi egiten ari direla, Ander-ek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140929ibarbengoakoander.mp3  Deskargatu hemen

PPk prestatuta zeukan legea alboratu ondoren, mugimendu feministak (eta sindikatuek) lanean jarraitzen du Abortatzeko Eskubidearen alde: gaur eguerdian elkarretaratzeak egin dituzte Gurutzeta, Basurtu eta Usansoloko erietxeen aurrean, eta igandean manifestazioa egingo dute Bilboko Arriagatik abiatuta, Pili Alvarez Molések kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140926pilialvarezmorales.mp3  Deskargatu hemen

Guggenheim Fundazioak Eusko Jaurlaritzarekin ituna sinatu zuenetik 20 urte pasa direla, aipatu erakusketa jarri du martxan aste honetan. Egun hirugarren solairuan daude maisulanak, eta Alvaro Hilariok kontatu digunez bertan, besteak beste, Kandinski, Klee, Picasso, Miró, Chagall, Rothko edo Oteiza eta Chillidaren lanak ikus daitezke. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140925alvarohilario.mp3  Deskargatu hemen  

Udan nahikoa lan izan dute umeekin: Zaparrada konpartsa, Taller batzuk, “Keinuka mugaz gaindi” filma.. Ikasturte berria hastear dagoela, aldizkari digitala atera dute; Ane Monna, Oskola eta Karramarroi hortik dabiltza; eta Koldo Zelestinok azaldu duenez, laster hasiko dira Arte Eszenikoen eta Musika ikastaroak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140925koldozelestino.mp3 Deskargatu hemen

Larunbatean ospatuko dute Usurbilen. Bost balore hartu dituzte kontuan egitarau oparoa prestatzerakoan: txango gidatu bat, umeentzako taillerrak, Argizaleon topaketa, bazkari herrikoi umoretsua, bertso-saioa, kontzertuak… Estitxu Eizagirre Argiako zuzendariak hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140924estitxueizagirre.mp3  Deskargatu hemen