Iaz jarri zuten abian gazte batzuek, Zeberioko Udalak alokatutako lurretan. Egun, ortuariak ekoizteaz gain, Transformazio gunea ere martxan dute. Gainera, Iñigo Gallastegik kontatu digunez, beste ekoizle batzuekin kontaktuan daude, produktu agroekologikoak eskaintzeko. Informazio gehiago basortu.yolasite.com atarian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141125solasinigogallastegi.mp3 Deskargatu hemen

Baztanen, Bertizaranan eta Malerrekan ibili ondoren, Iruñerrian hasiko dira frogak egiten abenduan. Joseba Igarobidek eremu horretan lizentzia eskuratzearen garrantzia azpimarratzeaz gain, dirua behar dutela esan digu: crownfunding kanpaina ari dira egiten, karena.eu atarian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141125solasjosebaigarobide.mp3  Deskargatu hemen

Inoiz baino lehenago hasi dira agertzen, zer edozeren seinale izango da. Josu Larrinagak batzuk komentatu ditu: Nafarroan “Navarrometroa”k bazterrak nahastu ditu; Gipuzkoan eta Bizkaian ere agertu dira, beharbada orekatuagoak. Espainiar estatuan, “Podemos”-en agerpen indartsua behin eta berriro errepikatzen digute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141124solaslarrinaga.mp3  Deskargatu hemen

Ohiko taldea elkartu gara zuon plazer egiteko: Agus,Agur,Iosu, Apo eta Mieltxo. Leniz-Gatzaga inguruan txangoa, untxia barazkiekin nola prestatu,”Lurra” taldekideen doinuak, Getxoko komiki azoka edota Elorrioko Jazz-blues jardunaldiak… Guzti horiei buruzko informazio zure esku. Ez dago ez aitzakiarik asteburuaz ez gozatzeko! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/141121zeingou.mp3  Deskargatu hemen