kazetari Pantxo Irigarai izan dugu gurekin. Igandean Baionan XiLaBaren harira eta asteburuan zehar Miarritzen Lurramaren kari bizi izandakoetan murgildu gaitu. Halaber, Lapurdiko hiriburuko abokatuek egingo dituzten greba egunen zergatiak ere aipatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141118solaspantzo.mp3 Deskargatu hemen

Gaurkoan Naroa Gaintzaren bisista izan dugu, deustuarrak Hogeita bi metro karratu deituriko proiektua aurkeztu digu. David Naclaresekin 11 kantuz osatutako diskoa egin dute. Gitarrarekin etorri eta zuzenean kantuak aurkeztu dizkigute. Saioaren bukaeran udazkeneko diska berriak entzun ditugu, Ruper Ordorika, Berri txarrak… Saioa entzuteko klikatu Hemen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/141117piperpolis22m2.mp3  Deskargatu hemen

Gaurkoan, Iñaki Barcenak Aurrekontu horiek aztertu ditu. Foru Aldundian, nahiz eta diru gehiago eduki, ohiko bideari ekingo diote, porlanari. Jaurlaritzan, berriz, 350 miloi euro gastatu nahi dituzte 2015ean AHTren lanetan, jakinda asko falta dela eraikitzeko, eta gero galera handiak izango dituela. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141117solasinaki.mp3  Deskargatu hemen

Astero bezala Iosuren gidaritzapean jardun izan dugu Agurrek, Agustinek eta Apolok; gaurkoa ere proposamenez beteta datorkizu entzule! Aiako Harrietan barna behialako kontrabandisten bideetan murgildu nahi duzula? Entzun gaitzazu; Sukaldean esperimentatzeko prest? Jaramon egiguzu eta ausartu “azalore quichea” prestatzen; ez duzu oraindik Ane Etchegoyenen “Ongi etorri” diska ezagutzen? Erne belarriak! Lurrama […]

Azalean “Mexikoko desargetuak” gaia dugu, eta Asteko Gaia “Red Bay, euskal baleazaleen portua”. Pertsonaia Jabier Kaltzakorta euskaltzain oso da, eta Erdiko Kaieran Maddalen Arzalluz eta Ramuntxo Christy. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak “Azaroak 9 Kontsulta Katalunian” artikulua komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141114solasunaibrea.mp3  Deskargatu hemen

Aste honetako berria Nafarroan da Yolanda Barcina presidentea ez dela zerrendaburua izango datozen hauteskundeetan, ahaztu gabe CAN Nafarroako Kutxako auzia berrireki dutela. Horietaz gain, Mikel Bujandak Xaloa Telebista, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141114solasbujanda.mp3  Deskargatu hemen