Azaroari dagokiona eta azalean Junacal Lozano Bilbao Musika Eskolako zuzendaria. Erreportajean Ibarrekolandako Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola dugu, eta Barkua bete berba-n “Karratura” diskoa. Horiez gain, Lur Malleak ohiko “Behin batean”, “Gurera etorria” edo Inkesta komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141202solaslurmallea.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den igandean Muruetan bildu ziren, gonbidatu batzuekin batera. Elikadura Burujabetza, Nazioarteko Itunak, Ekoizpenak eta egiturak Bizkaian, eta hainbat gai eztabaidatu zituzten. Exekutiba berria ere aukeratu dute. Eta aurrean, Unzalu Salterainek esan digunez, lan mordoa finkatutako helburuak lortzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141202solasunzalu.mp3  Deskargatu hemen

…jardun izan du Irulegiko Irratiko kazetari Pantxo Irigaraik. Baionako itsasoan larunbatean desagertutako bi arrantzale galiziar, urtarrilean Auzitegi Nazionalera joan beharko duten zenbait euskal herritar,”Bizi” mugimendu ekologistako kideek egin azken ekimena eta Garazin gertatu bitxikeria bat, entzungai dituzu lagun. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141202solaspantzoiriagarai.mp3 Deskargatu hemen

Gaurko irrati bidaia Ane Garciarekin egin dugu, Lurra taldeko abeslaria dugu. Berarekin batera bidai musikala egin dugu, akatsa sistema deituriko lana plazaratu berri dute eta bertako kantuak entzuteaz gain, kontu asko ekarri dizkigu. Musika akustiko, lasaia baina eguna alaitu dezakeen horietakoa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/141201piperpolislurra.mp3  Deskargatu hemen  

Ahoztar Zelaietak iaz “Jobubis” edo “Jovenes burukides bizkainos” liburua atera zuen. Ildo eta metodologia berberei jarraituz, aurtengo Durango Azokan “La casta vasca” liburua izango du. Euskal Herrian “ustelkeriarik ez dagoela edo oso gutxi” dioen mitoari aurre egitea da liburuaren xedea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141201solasahoztar.mp3  Deskargatu hemen