Agus, Agur, Apolo eta Iosuren proposamenez beteriko jarduera. Sasoi bikaina makailaua bizkai-erara prestatu eta dastatzeko; asteburu ederra Berri Txarrak-ekoek Bilboko K. Antzokian aurkeztu berri duten “Denbora da poligrafo bakarra” diska entzuteko; garai ona Arantzazun natura ibilbideak artearekin uztartzeko; zapatu-domeka aprosak Abadiñon “Kubari lehio irekia” egitasmoan murgiltzeko edota Gordexolako azokarekin gozatzeko… […]
Urtea: 2014
Bai lagunak, abenduaren 5etik aurrera Zenbat Gararen erakusmahaian. Eta horretan Kurkuluxetan umeguneak “Keinuka mugaz gaindi” pelikula izango du, Koldo Zelestinok kontatu digunez. Pelikula hori, dagoeneko, hainbat lagunek ikusi dute munduko zenbait herrialdetan, nahiz eta hemengo instituzio publikoek ekoizteko xentimorik ez zuten eman. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141128solaskoldozelestino.mp3 Deskargatu hemen
Aste honi dagokiona eta azalean “Elikadura Krisia”. Pertsonaia Mikel Epalza apaiza eta idazlea da, eta Erdiko Kaieran “Argia Durangoko Azokan”. Termometroan “Inmigrazioa Nafarroan (Garaian)”, eta Utta Von Gleich hizkuntzalariari egindako elkarrizketa agertzen dira. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak “Larrun” gehigarria komentatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141128unaibrea.mp3 Deskargatu hemen
Nahastatuta dabil Politikagintza Nafarroan: Navarrometroak bazterrak astindu zituen, nahiz eta bere fidegarritasuna batek baino gehiagok zalantzan jarri. Eta larunbatean UPNk erabakiko du nor izango den hautagai berria. Horiez gain, Mikel Bujandak Euskararen legea, Osasunaren zorra, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141128solasbujanda.mp3 Deskargatu hemen
Jabi Zabala, sarean.com: “Lagun idazle batek esan zidan kubatarrak txiste batean bezala bizi direla, eta egia zela konturatu nintzen berehala. Hasieratik izan nuen inpresio hori irlan, baina ez nuen berbaz gauzatu, amets batean egonda, bertako egoerak guztiz ilogikoak izan arren, ohartzen ez den ameslaria bezala. Soilik mundu erreal eta zakarrera […]
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak disko berri batzuk jarri ditu: Ruper Ordorika, Crosby-Still-Nash & Young, Lucinda Williams, Tweedy, 22m2.. Eta bigarrenean, nobedade gehiago: J. L. Lewis, Lefty Frisell, Dr. John, John Hiatt, Bill Frisell… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141127soinugela.mp3 Deskargatu hemen
… ibili zaizkigu Apolo, Erlantz eta Iosu; Bizkaiko txapelketako lehen finalaurrea hurbildu digute gaurkoan, zenbait komentario tartekatuz. Asteburuari dagokion agenda ere eskuragarri duzu entzule gaurko Potto emanaldian. Goza dezagun ahozko sormenarekin! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141126potto.mp3 Deskargatu hemen
Denbora eta bizitza. Zinema eta denbora. Filmak denbora objektiboa zalantzan jarri eta denbora subjektiboetan murgiltzeko aukera bezala. Soinu bandan berriz Michel Legrand, Ludovico Einaudi, M-ak Corinne Marchand, Blondie, Bach, Julie Delpy, Bety Mugan, Flaming Lips, Family of the Year eta Anari. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/141120eremuzkanpodenbora.mp3 Deskargatu hemen. Eta opari, hizgai izan dugun film […]
Ruper Ordorikaren “Lurrearen etzanda” disko berriaren aurkezpenarekin hasi da gaur Alvaro Hilario. Gero, Luis Boullosa galiziarraren liburu berria komentatu du. Bukatzeko, Sestaon, Bermeon eta Elorrion egun hauetan izango diren ekitaldi batzuen berri eman digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141127solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
Hasteko, Igor Erzukin sexologoak “nagusiak” hitza lehenetsi du, “zaharrak” eta halakoak alboratuz. Eta gero, gizarte honetan ea ikusezina den Nagusien sexualitateaz hitz egin digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141127solasigorerauzkin.mp3 Deskargatu hemen
