Alderantziz gatoz gaur. Gaur gatoz alderantziz. Atzekoz aurrera. Buruz behera eta hankaz gora. Zopnak zumere gatoz gaur. Eremuz Kanpoz. Goia zein den eta behean nor datzan kanpotik ezartzen diguten garaiotan, grazia zerk duen, publiko zer egin daitekeen, hitz zertaz egin daitekeen amorruz eta asalduraz, bultzaka, irainka eta oihuka markatzen diguten […]

Hil genituen aitak, ITUtarrekin, aurrekoan. Enegarrenez hil ere, sei aita, edo bost, edo auskalo zenbat. Gaurko saioa, ordea, amatara aterako zaigu. Amatara atera dadin nahi dugu. Amatara ateratzea beti baita ona, eta behar dugu onetik pixar bat. https://bilbohiria.com/docs2/2017/eremuzkanpo/5x14eremuzkanpo-ama.mp3 Saioa jaisteko, sakatu HEMEN Tracklista: 1.- Mikel Laboa – Ama 2.- Jean […]

Ezinegona, musikarik ez egoteak eragiten duena. Bi segundo musikarik gabe, ongi, arnasa emateko saioari, inola ere bat ez datozen bi kantu elkarren segidan jartzeko, hitzen bati beste presentzia bat emateko. Bi segundotik gora mantenduz gero, deseroso jartzen hasten gara. Baina, eta mantenduz gero gehiago? Gehiago mantenduz gero badirudi apropos egina […]

Kanpoaldea, eguna. Laszlo Kovacs pasieran. Neskatoa hurbildu egin zaio, eta sinadura eskatu. Gaztetasunaren alde, diotso. Ezetz Laszlok, Michel Poicardek, Jean Paul Belmondok, ziur. Neskak, ea zergatik, galdera arrapostu, ea gaztediaren kontra dagoen. Baietz, besteak, nahiago dituela zaharrak. Ez gaude gaztediaren alde, are gutxiago gaztetasunaren. Gazte izateak maiz dakar “pasako zaio”, […]

Zazpi egun, bikote baten bizitzan. Ez besterik. Jakitun, ez dutela egun guztiek berdin irauten, ez ditugula egun guztiak berdin gogoratuko, ez direla egun guztiak berdin baleko. Mikel Ayllonek goizero marmelada gosaltzen irudikatuko lituzkeen bi pertsona baino ez. Horrez gain, hiria bera eta haren biztanleak, autobuseko elkarrizketak, pasiatu beharreko txakurra, taberna […]

Oteitzak esana izan zen, hari irakurri geniola esango genuke, ezpada Jare iluminista matematikoei ikus-entzundako bideo batean antzemandako beste egia bat, euskaldunok eraiki deseraikiz egiten dugula. Erritmo bat eraikitzeko txalapartak dagiena. Ttakuna lehenik, bi kolpe, herrenarekin, kolpe bakarrarekin alegia, jolasean, eta eraikin erritmiko gorena, sofistikatuena, hutsune nahiz isilunea, tartekatuz. Zer, geuk […]

Gaur, gurekin, untxi bat. Literaturaren zomorroa barruan duen untxia, literaturaren barruan izan ohi den zomorroa izanik, untxia. Iñigo Basaguren-Duarte bataiatu zutena behinola. III. Eremuz Kanpoko Sotoan, “Idoloak akatu genituenekoa” (Barnezomorro, 2016) liburuko “Ni bezalako zaborra baino ez” irakurri zigun, baita Gummo (Harmony Korine, 1997) filmak bertan izandako eraginaz mintzatu ere. […]

Beñat Irasuegi (Orereta/Errenteria 1978) Estrategiaz ariko da Beñat, medio gutxirekin deskonposizioan diren egiturei aurre egiteko moduez. Txikitasunetik gauza asko egin baidaitezke, baina betiere pazientzia estrategikoa landuz gertakizunak probesteko gai bagara. Entziklopedia Britainiarra, PKK gerrilak, erdiaroko itsas errepublikak, ekonomia sozial eraldatzailea, War Games… denak lotzeko gai izango dela dio. Aditza geroaldian […]

Izpiritu Kapanagarrak harrapatuta, guk ere egingo dugu azterketa proposamen bat, Enemy filmarena. Ene eta emy. Ene eta eme. Ni eta bera. Ar eta eme. Baina batez ere ar, dena da batez ere ar filmean, eta hemen, eta oro har. Oro har, ar. https://bilbohiria.com/docs2/2016/eremuzkanpo/Eremuz%20Kanpo%205×07%20Ar.mp3 Saioa jaisteko, sakatu HEMEN Tracklista: 1.- Danny […]

Da lar, da gehiegikeria, da dena nahi izatea, da hiperestimulazio soziala, kulturala, jakin behar dena amaitutakoan kudeatzen. Gurutzea eta antsiolitikoak, da dena behar izatea. Da saio honi ekiteko aitzakia ere. Eremuz Kanpo 5X06. Lar. Lar, gehiegi, edo ingurutan esan ohi den larregi, gehiegiegi litzatekeena, superlatiboa birritan markatuz, soberakoa izanik hitzaren […]