Egun, paperezkoez gain, ikus-entzunezko euskarri digitalak nagusi badira ere, euskarazko kazetaritzaren aitzindariak paperezko kazetak izan ziren, hau da, bit-etan baino, atomoetan argitaratutako egunkari eta aldizkariak. Oraindik badira paperezko kazetak, bertsio digitalen ondoan gainbeheran badoaz ere, baina  XIX. menderaino egin behar dugu atzera, osoki euskaraz ziren lehenengo euskal kazetak aurkitzeko. 1848an […]