EUSKARA JENDEA: Euskal kazetaritzaren aitzindariak

Egun, paperezkoez gain, ikus-entzunezko euskarri digitalak nagusi badira ere, euskarazko kazetaritzaren aitzindariak paperezko kazetak izan ziren, hau da, bit-etan baino, atomoetan argitaratutako egunkari eta aldizkariak. Oraindik badira paperezko kazetak, bertsio digitalen ondoan gainbeheran badoaz ere, baina  XIX. menderaino egin behar dugu atzera, osoki euskaraz ziren lehenengo euskal kazetak aurkitzeko. 1848an Agosti Xaho xiberotarrak Uscal Herrico Gasetaren bi zenbaki atera zituen argitara. Geroago, zorigaitzeko Martín V. Biscailuzek Escualdun Gazeta aldizkariaren hiru zenbaki argitaratu zituen Kaliforniako Los Angelesen, 1885 eta 1886 artean. Iraupen luzeenekoa Kaliforniako Eskual Herria izan zen. Bost bat urte iraun zuen bizirik kazeta horrek, 1893tik 1898ra, eta Ameriketan bizi ziren euskaldunen munduaren berri ugari ematen zuen bere orrialdeetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Lourdes Galarraga, : etxean harmonia, Feng Shui-a lagun

ar. Uzt 18 , 2017
Haizeak energia mugitu eta urak energia bildu. Haizeak eta urak osatzen omen dute Feng Shui termino txinatarra. Etxearentzeko toki egokia aukeratu eta etxe-barrua (euriak bustitzen ez duena) gizakientzako modu egokian harmonizatzera bideratutako aintzinako artea dugu. Lourdes betean dabil gai honetan azken hamarkada luzean, aholkulari, irakasle, berri emale,… eta Feng Shuirako […]

Honekin lotuak