XV. mendean Nafarroako erresuma oraindik libre eta independentea zen. Honek esan nahi du bertako administrazioa zeukala behar ziren kargudunekin. Mende horietan herritar gehienak, Baztandik Tafallaraino, euskaldun elebakarrak ziren eta, aise uler daitekeen bezala, erdaraz ikasitako funtzionarioek euskaraz ere ezagutzen zuten. Hauxe frogatzen du erregearen idazkariak ogasuneko goi kargu bati igorri […]
