Gaurko 11 ispilu saioan 60ko hamarkadako kantu ezagunarekin abiatu dugu, Van Morrisonen Brown Eyed Girl. Van Morrison, jatorriz George Ivan Morrison,abeslari irlandar famatua da. Belfasteko lehoia ezizena hartu izan du. Kantu hau 1967an konposatu eta grabatu zuen, Blowin your Mid! diskoan argitaratua izan zen. Blues, soul eta jazzaren uztarketarekin beti […]

70eko hamarkadaren hasieran country-rock taldeak gailurrean ziren; AEBetan The Byrds, Flying Burrito Brothers, Poco, eta The Eagles-en garaia izan zen Kalifornian. Kansas Cityn The Ozark Mountain Daredevils taldekoak ziren eta Glyn Johns produktoreak (The Eagles-ena) bi grabazio liluragarri ekoitzi zizkien 1973 eta 1974an, hurrenez hurren. Gure gaurko urrezko kantua garai hartako […]

‘TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles’ kanpainak eta Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak bideo labur lehiaketa bat antolatu dute Gabonetan egiten diren gehiegikeriak azpimarratzeko, batez ere kontsumoari lotutakoak. Bete-betean sartuta gaude ospakizunetan, ziur asko gehiegikeriak ere inguruan ikusi ditugu. Kanpainaren eta lehiaketaren inguruan berba egiteko Xabier Martinez gurean izan da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181226_mugarikgabe.mp3 […]

“Zazpi senideko” antzezlana urte berriarekin Bilboko Arriaga antzokira iritsiko da. Euskal Herriko txoko ezberdinetan erakutsi ostean Arriaga Antzokian ikusteko aukera izango dugu urtarrilaren 7 eta 8an. Ximun  Fusch izan da gurean. Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak”Ander Lipusen zuzendaritzan, Anaitasuna da gaia. Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa […]

Aste honetan, bukatzen den 2018-ko urtearen berri garrantzitsuenak birpasatzen ditugu, teknologiaren arloan eztabaida mantenduz. Besteak beste, Europar Batasunaren araudiak eta teknologiaren aplikazio berriak izango ditugu protagonista bezala. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean266.mp3 Deskargatu hemen.

Donostiako Zinemaldiaren sekzio ofizialean eskaini ondoren, egunotan estreinatzen da zine aretoetan Telmo Esnalek zuzendu duen Dantza filma. Dantzaren bidez bizitzaren ziklo bat izan daitekeen istorio bat kontatzen du pelikulak. Juan Antonio Urbeltzek euskal dantzarekin landutako mundu sinbolikoan oinarritzen da istorio hori. Koldobika Jauregi artista plastikoa arduratu da jantzi eta atrezzoen […]

Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu, astero bezala, Lander Arbelaitzekin. Azaleko gai nagusitik abiatu dugu errepasoa. Etxe kaleratzeen boom-aren 10 urteko bilakaerari buruzko erreportajea egin dute. Horrez gain, Igor Meltxor kazetariari eginiko elkarrizketa ekarri digu. Eta bukatzeko, Aritz Aranburu Arrotzak taldeko kideari eginiko elkarrizketa komentatu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181220_Argia.mp3 Deskargatu hemen.