Otsailaren 23an Algortako Aizebarri  kultur txokoan Abra saria ospatuko da. Urtero legez Algortako bertso eskolak antolatutako gazteentzako plaza izan nahi du. Honako bertsolariak arituko dira kantuan Haizea Telleria, Irantzu Idoate, June Diaz, Eli Zaldua, Idoia Granizo eta Danel Etxeberria- Xehetasun guztiak ezagutu ditugu gaurko saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240214_paule_ixar.mp3 Deskargatu hemen.

Airean dugu 282. POTTO saioa, Bilbo Hiria irratiaren bertso-lubakia. Bertsolari gazteen XXI. Abra sariketa izan dugu gozagarri, ALBEren eskutik. Maider Altuna arrigorriagarra, Josu Txoperena hendaiarra, Julene Iturbe azkoitiarra, Ekain Alegre altsasuarra, Oihan Diaz algortarra eta Unai Anda ametzagarra izan dira kantuan. Seikotea gidatzen, gai-jartzaile lanetan: Naroa Torralba. Puntuazioak eta bestelakoak […]

Algortara abiatu gara gaurko POTTO saioa gorpuztera. Abra sariketaren XVII. edizioa jokatu zen aurreko astean La Dupla jatetxean, eta Aroa Arrizubietak jantzi zuen txapela. Sariketa horretan izandako bertso-aukeraketa ekarri dugu Bilbo Hiria irratiaren uhinetara, baita aste honetarako agenda-proposamena ere. Hori nahikoa ez eta beste atal bati eman diogu bide gaurko […]