POTTO: Abra sariketaren XVII. edizioa, La Dupla jatetxean.

Algortara abiatu gara gaurko POTTO saioa gorpuztera. Abra sariketaren XVII. edizioa jokatu zen aurreko astean La Dupla jatetxean, eta Aroa Arrizubietak jantzi zuen txapela. Sariketa horretan izandako bertso-aukeraketa ekarri dugu Bilbo Hiria irratiaren uhinetara, baita aste honetarako agenda-proposamena ere.
Hori nahikoa ez eta beste atal bati eman diogu bide gaurko saioan; beraz, okerrik ezean, astero izango dugun POTTO saioaren atal berria: Puntua hartu eta segi aurrera!!
Katea ez dadila eten. Biba bertsoa, aupa Apolo!!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Lurdes Arronategi eta Pili Garcia zendu dira, haien seme presoak agurtzeko aukerarik gabe

ol. Ots 23 , 2018
Gaur goizean Bilboko La Bolsa eraikinean egin duen agerraldian Etxeratek salatu du azken asteetan bi presoren amak zendu direla beraien semeak agurtzeko aukerarik gabe. Lurdes Arronategi, Ibon eta Eneko Goieaskoetxearen ama eta Pili Garcia, Urko Labeagaren ama, azken asteetan zendu dira, semeei azken agurra emateko aukerarik izan gabe. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180223_etxerat.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak