25 urte bete ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, eta urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zuten atzo Iruñean. Mende laurden honetan euskaraz bizitzeko herritarrek dituzten oztopoak jaso eta salatu ditu Behatokiak, eta aurten ere argi mintzatu da: hizkuntza eskubideak ez dira oraindik behar bezala bermatzen, eta «aldaketa ausartak» behar dira egoera iraultzeko. Agurne […]
Agurne Gaubeka
Urteko txostena aurkeztu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. hain zuzen, euskaldunen hizkuntz eskubideen inguruko kexa, zoriontze eta, oro har, testigantzak jasotzen eta aztertzen dituena. Bertan jasotako datuek azaleratu dute urraketak mantendu egin direla. Agurne Gaubeka dugu telefonoaren beste aldean txostenaren zehasunak aztertzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250407_agurne_beatokia.mp3 Deskargatu hemen.
Hizkuntza eskubideen urraketak eguneroko auzia direla agerian ipini dute herritarrek, 2019an Behatokiak jasotako 737 kexek Euskal Herri osoan eta esparru guztietan gertatzen direla erakutsi baitute, beste behin ere. Egunean, bataz beste, bi hizkuntz eskubide urraketaren berri jasotzen du Behatokiak. Hori dela eta, kexa horiek sakon aztertu ditu Behatokiak eta Hizkuntza […]
