Egunean bi hizkuntz eskubide urraketa jasotzen ditu Behatokiaren 2019ko txostenak

Hizkuntza eskubideen urraketak eguneroko auzia direla agerian ipini dute herritarrek, 2019an Behatokiak jasotako 737 kexek Euskal Herri osoan eta esparru guztietan gertatzen direla erakutsi baitute, beste behin ere. Egunean, bataz beste, bi hizkuntz eskubide urraketaren berri jasotzen du Behatokiak. Hori dela eta, kexa horiek sakon aztertu ditu Behatokiak eta Hizkuntza Eskubideen Egoera 2019 izeneko txostena plazaratu du hizkuntza eskubideen urraketen argazki zehatza osatzeko. Osasungintzan, segurtasun arloan eta turismoan urraketa larriak gertatu dira 2019an, besteak beste, Behatokiaren zuzendari Agurne Gaubekak esan duenez.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gernikako bonbardeaketa gogoan #GernikakoBonbardaketa2020

ol. Api 24 , 2020
Igandean apirilaren 26an, faxistek Gernika bonbardatu zutela 83 urte izango dira. Urtero hainbat ekitaldi antolatzen dira gertakaria gogora ekartzeko. Aurten osasun krisia dela eta konfinamendu egoera dela eta bestelakoa izango da. Gernikako bonbardaketaren 83. Urteurrena onlineospatuko da. Bakearen Museoak eta Gernika Gogoratuzek 2020ko apirilaren 24, 25 eta 26rako elkarrekin antolatu […]

Honekin lotuak