Bertso uriola izan dugu Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Bilboko BIRA Kulturgunean izan zen III. Señora sariketaren aurreneko kolpea aletu dugu, eta Bizkaiko Bertsozale elkartearen Udaberriko kanporaketak kontatu-kantatu. Plateruena aretoa bisitatu eta Durangoko saioa zabaldu dugu (aukeraketa diktatorialean) Señora sariketan Maddi Ane Txoperena, Maider Arregi eta Eli Zaldua pasa dira […]

Irurtzun bisitatu dugu POTTO saioaren 294. kolpean,II. AIXITA sariketaren aitzakian. PIKUXAR euskal txokoan izan genuen aukerarik sei bertsolari gazteren kantuez gozatzeko. Taulagainean izan genituen Aissa Intxausti, Maialen Akizu, Saats Karasatorre, Ane Labaka, Iker Altuna eta Aitor Irastortza, Zigor Gartzia, ZIANen aginduetara. Buruz burukora Maialen Akizu eta Ane Labaka heldu ziren, […]

1

Gazteen saioan egon gara Bilbo Hiria irratiaren POTTOn, Portugaleteko Sastraka Gaztetxean. Boskote gaztea taulagainean: Iholdi Beristain, gai-jartzaile lanetan; bertsotan, Aissa Intxausti, Kerman Diez, Koldo Gezuraga eta Maite Sarasola Bertsoa eta musika lagun, ordubeteko saioa egin dugu, prosa bideratuan ere izan gara Aissa Intxaustirekin (elkarrizketa egin diogu) https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/210224_potto_sastraka_gaztetxeko_saioa.mp3 Deskargatu hemen.