Bertsolaritza informala maite dugunez, bertso-afari eta bazkariak bisitatu ditugu; Bizkaian, otsailean izan ziren 2. Otsailaren 24an, Loiun, Aurregoiti jatetxean kantuan izan ziren Igor Elortza eta Unai Iturriaga, Iñaki Beitia “Arbildu” gai-jartzailearen aginduetara (+ Bernar Mandaluniz, Joseba Santxo, Gabriel Etxebarria… gai-jartzaile talde potolo-luzea izan zen). Otsailaren 11n, berriz, Muruetako Kamiñoko erretegian […]