Beste Potto bat airean! Gai-jartzailerik bako kantu-uriola gaurkoan. Lezamako Ikusgarri txokoaren 50. urteurrenean Etxahun Lekue eta Anjelmai Peñagarikano kantuan; Gernikako urriko azken asteleheneko saioan, Onintza Enbeita, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña Azarotik urrirako saltoa ordubeteko errima-dantzaren gozamenean On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241113_potto_lezama_gernika_azoka.mp3 Deskargatu hemen.
Aitor sarriegi
Potto egitea ederra denez, beste bat dugu airean! Abuztuaren 7an, Etxarrin izan zen bertso-jaialdia zabaldu dugu (aukeraketa diktatorialean). Sakanako bihotzean, herriko jaien baitan, urteroko bertso-jaialdiaz gozatu genuen herriko plazan Eneko Lazkoz Saioa Alkaiza Miren Artetxe Aitor Sarriegi On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241105_potto_etxarri.mp3 Deskargatu hemen.
Maialen Lunjanbiok irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saio berezia egin du BECetik. Egun osoan zehar Potto saioko lagunekin batera, finala zuzenean eskaini dugu. Erlantz Ibargurengoitia, Jon Renteria eta Eneko Abasolo Abarkas izan dira mikrofonoetan; sare sozialetan eta soinu editore, hurrenez hurren, Jabi Zabala eta Ane Zabala. […]
Igandean ospatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala BEC-en. Gaur egin dute aurkezpena. BECen bertan Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak aipatu bezala txalorik gabeko aurkezpena izan da gaurkoa, iganderako gorde dituzte denak. Igandean oholtza gainean zortzi bertsolarik kantatuko dute 15000 bertsozaleen aurrean, goiz eta arratsaldez. Irailean abitu zen txapelketa Baigorrin […]