Igandean ospatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala BEC-en. Gaur egin dute aurkezpena. BECen bertan Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak aipatu bezala txalorik gabeko aurkezpena izan da gaurkoa, iganderako gorde dituzte denak. Igandean oholtza gainean zortzi bertsolarik kantatuko dute 15000 bertsozaleen aurrean, goiz eta arratsaldez. Irailean abitu zen txapelketa Baigorrin 13 saioaren ostean iritsi da finaleko eguna. Zortzi bertsolari aurrez aurre, eta egun osoko saioa osatu beharra. Horietatik bakarrak jantziko du txapela, eta hari saria emango diona, berriz Sebastian Lizaso .Goizeko 9:30etan irekiko dituzte BECeko ateak eta egun osoan zehar 450 boluntario arituko da lanean, dena ongi atera dadin. Haurtzaindegi zerbitzua izango da, bazkaria 600 pertsonentzat. Gaurko agerraldian zortzi finalistak izan dira, nolako sentsazio dituzten galdetuta hona hemen erantzunak, Amets Arzallus egungo txapelduna, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi,Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Unaia Agirre.
Deskargatu hemen.