Maialen Lunjanbiok irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saio berezia egin du BECetik. Egun osoan zehar Potto saioko lagunekin batera, finala zuzenean eskaini dugu. Erlantz Ibargurengoitia, Jon Renteria eta Eneko Abasolo Abarkas izan dira mikrofonoetan; sare sozialetan eta soinu editore, hurrenez hurren, Jabi Zabala eta Ane Zabala. Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre Bertsolari Txapelketa Nagusiaren erakustoki bilakatu da, 14.600 lagun bildu dira Barakaldon aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusia agurtzeko. Maite Berriozabalek gidatu du goizeko saioa, finalistak zozketak erabakitako hurrenkeran bertsotan jarriz: Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze.
Hona Hemen goizeko saioa entzungai.
Deskargatu hemen.
Bazkaltzeko tartearen ostean 16:30etan abiatu da arratsaldeko saioa. Hurrenkera berria egokitu zaie bertsolariei eta hala, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Sustrai Colina, Igor Elortza eta Aitor Mendiluze izan dira kantuan, Saroi Jauregik gidatu du arratsaldeko saioa. Zortzi bertsolarietatik buruz burukora sailkatu dira Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbio, eta haiei egokitu zaizkie azken ariketak. Azkenik, Maialen Lujanbiok Bertsolari Txapelketa Nagusia, bigarrenez. Saioa erabat biribiltzeko, Sebastian Lizasok jantzi dio txapela 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari.
Hona hemen arratsaldeko saioa entzungai.
Deskargatu hemen.