1

Mendiko gaitza Idoia Garzesen helduentzako lehen eleberria dugu. Agustin Zubikarai beka jaso zuen aurreko urtean eta orain argitaratu du elkar argitaletxeak. Arlet Anaut protagonistak Osinbeltz mendian jasotako txartelari erantzungo dio, baina ondorioa inoiz espero gabekoa izango da, polizia agertuko baitzaio etxean dagoeneko ia ahaztuta zuen gutun horren inguruan galdezka Osinbeltz […]

Pikuak web-eria izango dugu hizpide abenduan estreinatu zen Irudienean eta gutxika badabil bere bidea egiten .Ikus-entzunezkoen grabazioak etenda dauden honetan eta kultura pantailan bitartez iristen ari zaigunean, Pikuak web-eriaz jardun dugu, Maddi Castro zuzendaria eta Amaia Ruiz de Galarreta aktorearekin. Pikuak webserian, hiru piku dira,  hiru neska dira seriaren protagonista. […]

Akordatzen gara bai kalean eta zuzeneko emanaldien kontzertuetan zegoen giroaz nola dantzatzen genuen, gozatzen genuen, Materia Gisa taldeak lan berria argitaratu du eta garai haiek gogoratzeko gonbitea luzatzen digute., Ama sua binilo berria zabaltzen duen kantua dugu. Ama Sua taldearen laugarren lana da, beste behin doinu jamaikarrak dira nagusi. Analogikoan […]

Gaurkoan Mikel Uraken musikaria gonbidatu dugu. Konfinamenduan kantu berria sareratu berri du “Edon Arrotz” deiturikoa. Azken boladan dena arrotza egiten zaigu, gure mundua ezezaguna bilakatu zaigu. Sintetitazadoreekin sortutako kantu instrumentala da. Giro edo atmosfera batera eramaten gaituena, arrotza ere egin zaigu Mikel gitarra gabe entzutea. Mikelek sortu, grabatu eta etxean […]

Martxoaren 27an antzerkiaren nazioareteko eguna ospatzen da mundu osoan. Munduko txoko ezberdinetan oholtzan ospatuko dute gurean ordea etxetik ospatuko dugu. Piperpolistarrak etxetik Ander Lipus aktorearekin bat egin dugu, berogeialdiak ekarritako egoeraren inguruan mintzatu gara. Osasun krisi honek hausanartzeko balioko digulakoan dago. Martxoaren 27an Victoria Eugenia antzokian ATX teatrok “7ak bat” […]

Erika Elizarik irabazi zuen aurreko urtean Igartza saria, urte bete pasata esku artean dugu bere aurreneko eleberria, Zendabalitz. Nobela korala dugu, hegazkin batetik atera ezinda geratu diren bidaiarien kezkak eta gogoetak bildu dituena. Berez istorioak bidaiak irauten duena irauten du. Goizeko 10etan abiatzen da Charles de Gaulle aireportutik, eta hamabiak […]

Dantzarako gonbita luzatu digu Xabi Bandini musikariak azken lanean “Biba!” deiturikoa . Sei abestiko diskoa da Bandiniren bigarren lana. Pello Reparaz izan da diskoaren ekoizlea. Gurean izan da, Kerobia taldean ibilitako Alberto Isaba eta Lur Larraza ditu  ondoan oraingoan Xabi Bandinik. Pello Reparaz eta DeepSoda izan ditu  ondoan ekoizpen arloan […]

Gaurkoan BULEGO Azkoitiako musika talde berria gonbidatu dugu, argitaratu berri dute Hegan kantua. Tomas batu zaigu irratira. Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra), Itzi Beitia (teklatua) eta Xabier Arrieta (bateria). Talde berria sortu dute musikariek, eta pop doinuetara jo dute, esaterako, Hegan abestian. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Piperpolis/200218_piper_bulego.mp3 Deskargatu […]

Komikigintzan jardungo dugu gaurko saioan. Aurreko astean ospatu zen Angulemen komiki azoka, Frantziako komiki azoka garrantzitsuan euskaldun asko ikusi genituen. 47. edizioa da. Euskal irudigile eta komikilari asko bertaratu ziren.  Erresistentziaren Museoaren ikusi ditugu  Marko eta Iñaki Holgado. Les Compagnons de la Liberation liburuan Jean Moulini eskainitako liburukiaren marrazkiak egiten […]