Asteburuan izandakoari errepasoa eginez hasi da Mikel Urbeltz. Aste honetakoekin jarraituz, astelehen eta asteartean izandakoak komentatu ondoren, gaurkoei heldu zaie txanda: Bertso Topaketak, eta Urbeltzen Dantza Ganbara. Bihar Bonafide eta Guadalupe Plata izango dira, ostiralean Los Secretos (sarrera agorturik), eta larunbatean The Atomic Bitchwax. Datorren astean Kontzertuak, Haur Antzerki Topaketak, […]
antzerkia
Agus Perez antzerki kritikariak gurean izandako eta izango diren hainbat antzezlan aztertu ditu. Hasteko, Zornotza aretoan izandako Portugalgo Xapitó konpainia. Gaurtik aurrera, aldiz, “La viuda alegre” izango da Arriagan. Datorren astean, Leioako Umore Azokak herriaren kaleak hartuko ditu, eta bukatzeko, hilaren amaieran “3, 2, 1” jaialdia izango da Bilboko Alondegian. […]
Pasa den astetik, eta maiatzean zehar 550 bat ume izango dira oholtzaren gainean, hainbat ikastetxeren izenan Kurkuluxetan arte eszenikoen eskolak antolatutako XV. Haur Antzerki Topaketetan. Atzean, ikasturtearen zehar egindako lana dago eta aurrean publikoaren aurrean agertzea. Koldo Zelestino antolatzaileak Topaketen garrantzia azpimarratu du, zaila baita holakorik ikustea, are zailagoa euskara […]
Marc Rouillan okzitaniarrak bere azken liburua aurkeztuko du bihar Bilbon eta larunbatean Algortan. Bestalde, datorren astean Liburu Anarkisten Azoka izango da Bilbon , Alvaro Hilario kazetariak esan digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150507solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
Asteburuan izandakoari errepasoa egiten hasi da Mikel Urbeltz Kafe Antzokiko egun hauetarako agenda aipatu aurretik. Gaur, aldiz, prentsaurrekoa (Erroa argitaletxearen liburu berri baten aurkezpena) eta XIV. Haur Musika Topaketak ditugu. Bihar, hilak 29, Lagun Artean Kantari, eta ostegunean Euskadi Gaztea maketa lehiaketaren finala, Martin Carr eta Stereorocks. Ostiralean Masters of […]
Haurrek Udaberri Jaia izango dute Kafe Antzokian igandean. 17:00etan izango da, Zaparrada konpartsak eta Kurkuluxetan umeguneak antolatuta. Piraten festa egingo dute ume eta gurasoekin, eta horretarako tailerrak, “Maddi Pirata” antzezlana eta txokolate-jana prestatuko dituzte, Rita Naveirak eta Koldo Zelestinok kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150417solasritakoldo.mp3 Deskargatu hemen
Hiri asko bere baitan proiektua Bilbo du ardatz, ikusi irakurri eta entzun daitekeena. Ikus-entzunezko emanaldiak zuzeneko musika, bakarrizketa , errezitaldi, bideo eta argazki proiekzioak nahasten dituzte. Metrokoadroka kolektiboak ‘Su izan nahi‘ antzezlana aurkeztuko du larunbatean. Hotzak dauden bost lagunen istorioa dakartzate oholtzara. Hildakoak, senideak, maskotak. Oier Guillanekin solasea aritu gara. […]
Betiko moduan, Agus Perezek Bizkaian diren eta egongo diren antzezlan eta dantza emankizunak komentatu ditu. Martxan ditugu Deustualdeko Pabellon 6 aretoan “Antzerki laburrak” Jardunaldiak. Gaur, bestalde, Khea Ziaterren “Satisfaktion” ikusgai izango da Bilboko Kafe Antzokian. Asteburuan Arriagan, Italiako “Aterballeto” dantza garaikidea izango da, eta apirilaren hasieran Aulestin, ADELen Jardunaldiak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasagusperez.mp3 […]
Abuztuan, eta Aste Nagusian gehiago, antzerki kartelerak beterik daude, baina denak ez dira espainiar produkzio handiak. Bertoko aktoreei eta antzerki taldeei agertokia emateko sortu zen Deustuko erriberan dagoen Pabellon 6 eta abuztuan Orquesta de señoritas eta Cabaret Chihuahua taularatzen ari dira. Azken honetan antzezle dabiltzan Lander Otaola eta Ylenia Baglietto […]
