Agus Perez antzerki kritikariak gurean izandako eta izango diren hainbat antzezlan aztertu ditu. Hasteko, Zornotza aretoan izandako Portugalgo Xapitó konpainia. Gaurtik aurrera, aldiz, “La viuda alegre” izango da Arriagan. Datorren astean, Leioako Umore Azokak herriaren kaleak hartuko ditu, eta bukatzeko, hilaren amaieran “3, 2, 1” jaialdia izango da Bilboko Alondegian.
Asteburuan izandakoari errepasoa eginez hasi da Mikel Urbeltz. Aste honetakoekin jarraituz, astelehen eta asteartean izandakoak komentatu ondoren, gaurkoei heldu zaie txanda: Bertso Topaketak, eta Urbeltzen Dantza Ganbara. Bihar Bonafide eta Guadalupe Plata izango dira, ostiralean Los Secretos (sarrera agorturik), eta larunbatean The Atomic Bitchwax. Datorren astean Kontzertuak, Haur Antzerki Topaketak, […]