Urrian izandakoari errepaso txiki bat egin ondoren, Jabi Blazquezek azarorako prestatu duten programazioa izan du mintzagai: erakusketak, kontzertuak, topaketak, musika, hitzaldiak, zinema… Abendurako, hainbat gauza prestatzen ari direla ere esan digu Jabik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151103solasjabiblazquez.mp3 Deskargatu hemen
antzerkia
Ostiral eta larunbat hauetan, Inazio Tolosa eta Ramon Agirreren “Koka Kola eta barea” antzezlanaren azken emanaldiak izango dira Deustuko Erriberako Pabellon 6 aretoan. Ramon Agirre aktoreak bi urte dituen antzezlanaren gakoak kontatu dizkigu. Taularen gainean, beraz, antzerkia, instrumentuak, kantak eta gehiago asteburu honetan Pabellon 6en. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151022solasramonagirre.mp3 Deskargatu hemen
Ohi bezala, Agus Perez antzerki adituak antzerkiaren eta dantzaren agenda ekarri digu. Arriagan egondako “Invernadero” lana aztertzen hasi da, gaur leku berean egongo den “Aúreo” dantza emanaldiarekin jarraitzeko. Gero, urriaren zehar, besteak beste, Sol Picó Leioan, “Koca Kola eta barea” Pabellon 6 aretoan, BAD jaialdia Bilbon, eta “Kreditua” Durangon eta […]
Uda pasa ondoren, nahiz eta Aste Nagusian zabalik egon, irailean ekin diote berriro lanari Bilboko Hikaateneon. Eta urrirako, martxa berriro hartuta, denetarik prestatu dute, bertako Jabi Blazquezek kontatu digunez: topaketak, hitzaldiak, kontzertuak etab. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151002jabbiblazquezhikateneo.mp3 Deskargatu hemen
Gaurko saioan antzinako musika izan dugu protagonista Enrike Solinís musikariak zuzendutako Euskal Barrokoensemble taldeak lan berria aurkeztu baitu, ‘Euskel Antiqua’ deiturikoa. Izenburuan Juan Perez Lazarragaren eskuizkribuei aipamen zuzena egiten diote aintzinako euskal musikaren berreskurapena helburu duen talde honetako lagunek eta bertan 23 kantu berri bildu dituzte. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/150630piperpolis.mp3 Deskargatu hemen
Asteburuan errepaso txiki bat eginez hasi da Kafe Antzokiko programatzaile Mikel Urbeltz. Atzo zinea izan zen, eta gaur Xamar-en hitzaldia eta Radio Birdman. Bihar beste bi kontzertu (Steve Gunn eta Josu Bergara), eta beste bi ostiralean: Ron Sexsmith eta Stereorocks. Larunbatean The Rocky Horror Picture Show izango da, eta datorren […]
Ekaina idorra etorri zaigu antzerki eta dantza munduan, Agus Perezek esan digunez. Dena den, asteburu honetan “Hoy última función” antzezlana izango da Arriagan. Larunbatean, aldiz, “Gau zuria” ospatuko dute Bilbon, eta bertan, besteak beste, Kukai, Hortzmuga eta Nuria Espert izango dira. Eta datorren asteko asteburuan, “Lekuz leku” dantza jaialdia izango […]
Bilbo hiria irratiko 18 urteurrenaren aitzakiarekin taula gainetik irrati antzerkia. Antzokian bezala telefonoa itzaltzeko eskatu diegu ikus-entzuleei, baina esatariarenak jo du. “Baaai?”, erantzun du. Lehen, “Bai, nor da?” erantzuten genuen. Egun badakigu nork deitzen gaituen. Nork, nori, nor. Telefonoa itzali eta fikzioaren bidaiak, Alpeetako eskontza batera, John Trollope hamabostean behin […]
Hilaren 3tik 6ra izango da ACT, Antzerki Laburren jaialdia, Bilboko Kafe Antzokian, Guggenheim museoan, eta Barakaldo Antzokian. XII. edizioa izango da aurtengoa, eta bertan herrialde askotatik etorritako hainbat antzezlan ikusgai izango dira Joseba Lazkano zuzendariak azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150601solasjosebalazkano.mp3 Deskargatu hemen
Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, aste honetakoekin hasi da Mikel Urbeltz: astelehenetik, gaur ere, XV. Haur Antzerki Topaketak. Gaur Bilbo Hiria Irratiko 18. urteurrenaren harira “Piperpolis irratsaioaren monologoak”, eta “Eremuz kanpo” saioaren zuzeneko emanaldia. Eta gaur ere, Lagun Artean Kantari. Bihar 6 urte eta Fundación Tony Manero, eta ostiralean hitzaldia, […]
