Gaur Arabako kronika gertakari batekin hasi du Asier Garciak, Berria egunkariko kazetariak, sute handia piztu baita Aernnova-Aerospace enpresan: sutea Gasteiztik ikusi ahal izan dute. Horrez gain, Asierrek De Andrés ahaldun nagusiak euskararen inguruan botatakoak, Gora Gasteiz! eguna eta Agenda komentatu ditu gure kolaboratzaileak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150422solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen
Araba
Asier Garcia kazetariak Arabako zenbait kontu ekarri dizkigu gaurkoan. Hasteko, Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari nagusiaren aurkako salaketa bat ikertzen ari da fiskaltza, alderdiaren hainbat egoitzatako obrak Prieto bera partaide zen enpresari ematea egotzita. Horrez gain, Maroto alkatea eta Gasteizko ikurra, Gora Gasteiz eguna, eta Agenda komentatu ditu Garciak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150415asiergarcia.mp3 […]
Igandean jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketaren finala Gasteizen eta Manex Agirre dugu txapeldun berria. Horrez gain, Asier Garciak Pablo Gorostiagaren aske uztea, Rajoyren bisita Gasteizen, Gasteizko udala eta Arrazakeria, Korrika Araban eta Agendako hainbat gai komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen
Gasteizko epaile batek 26 lagun inputatu ditu De Miguel kasuan, gehienak EAJko kide ohiak direla. Horrez gain, Asier Garcia BERRIAko kazetariak Arabako egunotako beste zenbait gai nabarmendu dizkigu: SOS Arrazakeriaren salaketa, S. Antonio kaleko bulegoen afera, Pablo Gorostiagaren egoera, eta Agenda jorratu ditu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150311solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen
