Hauxe dugu POTTOren azken kolpea. Atsedena zain dugu, eztarri urratuak osatu eta burua aireztatu beharra… 2021-2022 ikasturtearen akabuko bala honetan Araba-Bizkaia elkartu ditugu: 1- Gasteizko Europa Jauregian izan zen Arabako bertsolari txapelketaren finala aletu dugu eta, aukeraketa diktatorialean, final handian izan ziren hainbat ariketa eskaini ditugu (BIBA Peru Abarrategi, bejondeizula, […]

Txapelketitisak harrapatu gaitu eta txapelak banatzea gustuko dugunez, gaurko POTTO saioan Nafarroako eta Arabako bertsolaritza finalez gozatu ederra hartu dugu. Ahizpatasuna kiroldegian izan zen saioan, Julio Sotok eskuratu zuen punturik gehien, eta, hortaz, txapela Gorritira alde egin du (bosgarrenez). Eta, zazpigarren alabak badu txapeldun berria, Abetxukora joan da Arabako txapela, […]

Arabako Bertsolari Txapelketaren finalaren atarian, Araban egun presente dagoen bertsolaritzaren ekosistema ekarri dugu uhinetara. Aintzane Irazusta bertsozale eta urte askoan txapelketaren gai-jartzaile izandakoa elkarrizketatu dugu, prosa bideratuan. Era berean, zapatuarekin batera Gasteizko Printzipal Antzokian taulagainean izango diren sei bertsolarien kantuak aurkeztu eta sailkapen-fase zein finalerdietako lan eta ariketa batzuk ekarri […]

BERTSOERRONDA ekimenaren hirugarren kanporaketa aztertu dute Ibon Burgoak eta Erlantz Ibargurengoitiak Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Bilboko La Villa tabernan jokatu zen BERTSOERRONDAREN 3. KOLPEA, eta seikote gaztea izan zen taulagainean (Maite Sarasola, Ane Peñagarikano, Asier Alcedo, Unai Mendiburu, Enare Muniategi eta Gontzal Belategi). Ahots gazteak entzun eta gero… eta […]

Oihane Perea nagusitu zen 2017ko Arabako Bertsolari txapelketan, Asier Otamendirekin batera buruz burukoa jokatu ostean. Estu joan zen joan finala, eta horren erakusgarri aurreneko bi bertsolarion artean izan zen aldea: puntu bakarra. Potto saio ale honetan, Josuk eta Erlantzek Gasteizko Printzipal Antzokian izandako bertsorik preziatuenak ekarri dituzte, bertsozalearen gozagarri. https://bilbohiria.com/docs2/2017/potto/170405potto.mp3 […]

Larunbat  arratsaldean, Gasteizen jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Oihane Perea da txapeldun berria, Asier Otamendirekin buruz burukoa kantatu ondoren. Oihane Pereari Karla Santistebanek jantzi dio txapela. 600 lagun elkartu dira Gasteizko Printzipal Antzokian. Hasieratik amaieraraino, epeltasuna eta giro ederra izan da. Gasteizko Principal antzokia bete duten bertsozaleen berotasuna nabaritu […]

Aste honetan be Bilbo Hiria irratiaren estudioak elkartu ditu Josu eta Erlantz lagunak, bertso-munduak ekarri dituenak uhinetan barna hedatzeko. Hala, saio honetan Laudion eta Urretxun izandako saioak ekarri dituzte: batetik,  Arabako Bertsolari txapelketaren 5. finalaurrekoa; eta, bestetik, Bortzirietako, Urretxuko eta Bilboko Potojorran bertso-eskolek egin zuten BERTSOTRUK ekimenaren baitako saioa. biba […]

POTTO saioak gaurkoan Araba eta Nafarroako lurraldeak bisitatu ditu, eta bertsoak ekarri. Euskal Herrien zazpigarren alaban, Arabako Bertsolari txapelketa jokatu zen aurreko asteburuan Dulantzin eta bertan Asier Otamendi izan zen garaile; Nafarroako erreinu handian, berriz, bi saio izan ziren: zapatuz eta domekaz. Zapatuan Tafallan izan zuen hitzordua Nafarroako Txapelketaren 43. […]

Astebeteko etenaldiaren ostean, indarberrituta bueltatu da POTTO saioa. Atal honetan Arabako Bertsolari txapelketa ekarri digute Josu Zabala eta Erlantz Ibargurengoitia lagunek. Langraizen eta Zigoitian jokatutako saioetan Manex Agirre eta Xabi Igoa izan ziren garaile hurrenez hurren, eta irratasio honetan kanporaketa bi horietako bertso-alerik onenak dira entzungai. Gozatu, Araban ere bertsoak […]