Txapelketitisak harrapatu gaitu eta txapelak banatzea gustuko dugunez, gaurko POTTO saioan Nafarroako eta Arabako bertsolaritza finalez gozatu ederra hartu dugu. Ahizpatasuna kiroldegian izan zen saioan, Julio Sotok eskuratu zuen punturik gehien, eta, hortaz, txapela Gorritira alde egin du (bosgarrenez). Eta, zazpigarren alabak badu txapeldun berria, Abetxukora joan da Arabako txapela, Iñaki Viñasprek aurrenekoz lortu baitu desira biribil-beltza etxera eramatera. Saio honetan, beraz, bi finalen laginak, aukeraketa diktatorialean.
Bejondeizuela, txapeldun bikote!
Biba Julio
Biba Iñaki
Deskargatu hemen.