Larunbat arratsaldean, Gasteizen jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Oihane Perea da txapeldun berria, Asier Otamendirekin buruz burukoa kantatu ondoren. Oihane Pereari Karla Santistebanek jantzi dio txapela. 600 lagun elkartu dira Gasteizko Printzipal Antzokian. Hasieratik amaieraraino, epeltasuna eta giro ederra izan da. Gasteizko Principal antzokia bete duten bertsozaleen berotasuna nabaritu egin dute kantuan aritu diren sei finalistek. Puntuazio tarte txikiak, beraz, 6 bertsolarien artean. Sailkapen honen arabera, lehenengo bi bertsolariek 2017ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusian kantatzeko eskubidea lortu dute. Udazkenean hasiko da Txapelketa Nagusia.
Deskargatu hemen.