POTTO: Araba eta Nafarroako lurraldeak bisitatu ditu

POTTO saioak gaurkoan Araba eta Nafarroako lurraldeak bisitatu ditu, eta bertsoak ekarri. Euskal Herrien zazpigarren alaban, Arabako Bertsolari txapelketa jokatu zen aurreko asteburuan Dulantzin eta bertan Asier Otamendi izan zen garaile; Nafarroako erreinu handian, berriz, bi saio izan ziren: zapatuz eta domekaz. Zapatuan Tafallan izan zuen hitzordua Nafarroako Txapelketaren 43. edizioaren aurreneko saioak, eta bertan Julio Soto izan zen garaile; bigarren saioa, domekarekin jokatu zena, Auritzen izan zen, eta Xabier Terrerosek bildu zuen punturik gehien.
Gaurko saioan, beraz, bertsoa jolas-dema bihurturik gure POTTO saioan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko aratusteak larunbatean zuzenean Bilbo Hiria irratiaren saio berezian

az. Ots 22 , 2017
Larunbat eguerdian, atzerako kontaketarekin batera, Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa eskainiko du Kale Nagusitik. 12:00etatik 14:00etara aratusteetako protagonistak gure sintonian entzun ahal izango ditugu: Farolin eta Zaranbolas, konpartsak, mozorro lehiaketa… Aratusteek Bilboko erdigunea hartuko dute eta Bilbo Hiria bertan izango da, plaza Biribiletik emankizun berezia egiten. Otsailaren 25ean aratusteek Bilboko […]

Honekin lotuak