Larunbatean piztu zen festa Bilbon. Milaka lagunek ongi etorri beroa eman zioten Mari Jaiari. 2019ko abuztuaren 17an agertu zen Marijaia Arriaga antzokiko balkoira azkenekoz, eta larunbatean Itziar Lazkano pregoilariak ondo gogoratu zuen zenbat denbora itxaron behar izan dugun berriro ere jaiak bizitzeko, hain zuzen 17520 ordu itxaron ditugu. Arriaga barruan […]
Arriaga antzokia
Maiatzaren 26an,Ostegunean Arriaga antzokian izango da.”URKO HERRIKOI” Ikuskizun honetan, Urko eta Bilboko Udal Musika Banda agertoki berean izango dira, abeslariak kanta ezagunenak aurkezteko. Urko izan dugu gurean. Bilboko Udal Musika Bandak lagunduta, Jose R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean. Javier Perez de Azpeitia piano-jotzaile, musika-zuzendari eta Musikeneko piano-irakasleak eta Lerman Nieve kontrabaxu-jotzaileak ere […]
Khea Ziater konpainiaren Winona & Grace lan berria eskainiko du astearte eta asteazkenean Arriaga Antzokian. Bi aktore gazte (Ainhoa Artetxek eta Graciela Donizek gorpuztutakoak) zuzendari ezagun baten etxean esnatzen dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudela ohartzen dira. […]
Asteburuan estreinatuko dute Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria, Kingdom/Erresuma/Reino, Shakespeareren tragediak oinarri dituen antzezlana dugu. Calixto Bietok zuzendu du eta Bernardo Atxagak egokituta. Lehenengo emanaldia ostiralean izango da, hilak 11, 19:00etan. Idazle ingelesaren tragediak laburtzen dituen egokitzapena egin du zuzendariak. Betiere haren esentzia gordez. Honako hauek osatzen dute aktoreen zerrenda: José […]
Arriaga Antzokian ostiralean estreinatuko da Erresuma/Kingdom/Reino antzerki-ekoizpen berria. Calixto Bieitok zuzendutako proiektu honek bi muntaia ditu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Lehenik, euskarazko bertsioa estreinatuko da, Bernardo Atxagak egokitu duena, Larrakoetxearen testu batzuetatik abiatuta. Ostiral honetan estreinatuko da, otsailaren 11n, 19:00etan. Emanaldi bana egongo da ere larunbatean, hilaren 12an, eta […]
Hika teatroa konpainiak Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean “Tarara” obra eskainiko du Arriaga Antzokian. Josi Alvarado egilearen testu bat da, eta SGAE Antzerki Sariaren lehen saria jaso zuen. Thriller poetiko gisa aurkezten den lana da. 70eko hamarkadako Bilboko San Frantzisko auzora eramango duen kontakizun bat da. Sandra Ferrús, Jurdana Ochoa, Kepa Errasti, […]
Gaur Oskarbi taldeak “Kantu zuei” disko berria aurkeztuko dute Arriaga Antzokian. Duela 55 urte sortu zen Oskarbi. Azaroan sortu zen eta aurtengo azaroan Kantua Zuei lan berria. Ez Dok Amairuren partaide izan zen Oskarbi Taldeak 13 kantu dakartza lan berri honetan.Kantu herrikoi bat ez ezik beste guztiak Oskarbiren sorkuntzak berriak […]
Taldeak Suare izeneko ballet-ekoizpen berria interpretatuko du, izaki bizidunek naturarekin duten harremanaren inguruko gogoeta luzatzen duena; horrez gain, Ama Lurra lana dantzatuko du, folklorearen bidez Euskal Herrian zehar egindako ibilbide bat. Jone Gorizelaia Olaeta Baleteko kidea izan da gurean. Balleteko dantzariekin batera, ikuskizuna osatzeko ezinbestekoak dira Zirzira Ahots Taldea emakumeen […]
Bertolt Brecht antzerkigile eta olerkari alemaniarraren Ama Kuraia prestatzen ari da Arriaga Antzokia, denboraldiko antzerki ekoizpen-lan garrantzitsuena. Antzerkia “Ama Kuraia eta bere seme-alabak” klasikoan oinarrituta dago. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200226_amakuraia.mp3 deskargatu hemen.
Ikilimikilikik hala zioen Mikel Laboa kantautorearen kantak, eta hala du izena Jokin Oregi eta Ana Meabek eskuartean dakarkiguten antzezlanak. Ikimilikiliklik, MARIE DE JONGH elkarteak ekoiztutako azken lana dugu, familiei zuzendutako ikuskizuna, haur zein helduek disfrutatzeko unea. Euskal Herriko zenbait txokotan eskainiko dituzte emanaladiak, iadanik 25 herri eta hiritan hitzartu dituzte; […]
