Olaeta Balletak bi dantza-pieza interpretatuko ditu larunbatean Arriaga Antzokian

Taldeak Suare izeneko ballet-ekoizpen berria interpretatuko du, izaki bizidunek naturarekin  duten harremanaren inguruko gogoeta luzatzen duena; horrez gain, Ama Lurra lana dantzatuko du, folklorearen bidez Euskal Herrian zehar egindako ibilbide bat. Jone Gorizelaia Olaeta Baleteko kidea izan da gurean. Balleteko dantzariekin batera, ikuskizuna osatzeko ezinbestekoak dira Zirzira Ahots Taldea emakumeen abesbatza, Ius Pérezen zuzendaritzapean; Bilbao Sinfonietta orkestra, Iker Sanchez Silva zuzendari dela; Josu Cámara, eta, nola ez, musikaren egile diren euskal konpositoreak. Ildo horretan, nabarmentzekoa da Xabi Kaltzadaren lana, Suare orkestrarako eta abesbatzarako moldatu baitu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Xilaba txapelketa izan dugu jomuga

og. Aza 11 , 2021
Xilaba (Xiberu, Lapurdi, Behe nafarroa) txapelketa izan dugu jomuga azken POTTO balan. Maule,Bardoze eta Izpura bisitatu ditugu eta hiru finalerdi horietako ariketa aukeratuak eskaini, aukeraketa diktatorialean. Bertsolariak prosan entzutea gustuko dugunez, Karlos Aizpurua gonbidatu dugu irratira, eta elkarrizketa egin diogu bertsolari / irakasle / eragile… handiari. Biba el verso! https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211110_potto_xilaba.mp3 […]

Honekin lotuak