Larunbatean piztu zen festa Bilbon. Milaka lagunek ongi etorri beroa eman zioten Mari Jaiari. 2019ko abuztuaren 17an agertu zen Marijaia Arriaga antzokiko balkoira azkenekoz, eta larunbatean Itziar Lazkano pregoilariak ondo gogoratu zuen zenbat denbora itxaron behar izan dugun berriro ere jaiak bizitzeko, hain zuzen 17520 ordu itxaron ditugu. Arriaga barruan izan ginen protagonistekin. Urduritasuna baina gogoa zen nagusi. Bertan jasotako hitzan jarraian entzungaia. Itziar Urtasun Jaietako zinegotzia, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Itziar Lazkano pregoilaria, Iratxe Palacios Txupinera, Bea Sever 2019ko pregoilariarekin izan ginen besteak beste.
Deskargatu hemen.